Gazteluzar mendia

zuriain·k

2012/02/02 - 08:19

San Esteban ermita
San Esteban ermita ©zuriain (20110903)
1391 klik
Altuera:708 m
Beste izenak: San Esteban
Lurraldea:Nafarroa

Erreniagako mendilerroaren hegoaldean, eta haren paraleloan, gain apal eta leunez osaturiko mendimultzo bat zabaltzen da, Iltzarbe eta Tafallako lurrak bereiziz. Mendi hauen insteres mendizalea lehendik ere txikia izanik, are txikiago bihurtu zen haizerroten ezarpenarekin, eta horrek dakartzan kalte guztiekin. Nolanahi ere, Iruñerriko mendizaleok halako tokiak behar izaten ditugu, eguraldi kaskarreko egunetan nora ezean gabiltzanean.
Gazteluzar (708m) ez da gainik altuena, mendebalderago dagoen Boyeral(710m) gainak du ohorea, baina lehenbizikoko gailurrean tako geodesikoa eta, nahiko hurbil, San Estebango ermita daudenez, hau hobetsi dut orrialdeari izena emateko.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

San Esteban ermita (373 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..