GR11_12 Malniu aterpetxea - Encamp (Andorra) ibilbidea

ietxaburu·k

2011/11/04 - 13:06

1746 klik

luzera: 30,8 km.

igoera metatua: 1.276 m.

jaitsiera metatua: 2.117 m.

Bidean: ez dago ezer

Ostatua: Hotel Montecarlo tfnoa +376731116 - Afaldu, lo eta gosaldu: 35 euro bakoitzak - ONDO

Etapa hau oso luzea da. Baina jan eta lo nonbait egitekotan, ez dago beste aukerarik. Nork bere janaria eta sakua eramanez gero, etapa motzagoa egin daiteke: a) bezperan Malniun gelditu beharrean, ordu pare batean "Engorgs" irekitako aterpetxoraino luzatuz. b) "Encamp"era jaisten, bidean hiru irekitako aterpetxo daude: "L'illa", "Riu dels Orris" (leku zoragarrian) eta "Fontverd". Bide erdian baita ere "Esparvers" txabola ondotik igarotzen da, baina oso ondatua dago.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
12-refg_malniu-encamp.trk54.52 KB
12-refg_malniu-encamp-wgs84.gpx43.46 KB

Komentariorik ez..