Kukuarri mendia

inaxio·k

2010/06/06 - 12:17

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20100604)
3336 klik
Altuera:362 m
Abiapuntuak: Orio
Lurraldea:Gipuzkoa

Orio eta Donostia artean luzatzen den bizkar luzean, Mendizorrotzen mendebaldean nabarmentzen den beste gain bat dugu Kukuarri, hura baino zertxobait apalagoa, baina askoz inguru ederragoan. Porlanezko gurutze zuri haundi bat dago tontorrean, tontorra bitan banatzen duen hesia, etxe-itxurako txartelontzia eta amabirginaren harrizko irudi dotorea. Hainbat bidezidor biltzen dira tontorrean, denak ere nahiko nabarmenak, kaleko zaratatik ihesi dabiltzan ibiltarientzako inguru aproposa baita, Orioko hondartza eta Igeldo aldeko errepidearen gertutasunagatik.

Abiapuntu egokiena, Igeldo eta Orio arteko errepidea alde batera utzita, Orio da, Orioko hondartza. Bada bide zabal bat bertatik abiatu eta itsasaldeko isurialdea zeharkatuz gora egiten duena, Itsaspe baserriaren aldamenetik pasata. Itzulia egin nahi izanez gero, nahikoa duzue Hegoaldeko isurialdean barrena Aganduru aldera jaisten diren bidezidorrak jarraitzea, errepidera joan eta hari jarraituz hondartzara itzultzeko.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Kukuarri Oriotik Orioko hondartza 360 m inaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..