Altuera:1.234 m
Beste izenak:
Reslanda
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Areta
Abiapuntuak:
- Aietxu
- Itzalle
- Ibiltzieta
Lurraldea:Nafarroa
Aldu-Olotoki mendilerroaren iparraldetik, beste gandor bat luzatzen da lehenbizikoaren paraleloan. Pinudi eta pagadi sarrien gainetik harkaitz zorrotz ikusgarriak gailentzen dira. Mendilerro honetan hainbat gain aurki ditzakegu: Ekiluzea, Santa Ageda, eta denetan altuena, Errezlanda. Zaila da gandor zorrotz horren punturik altuena zehaztea. Hemen Nafarroako kartografia ofizialeko gailurra jarri dugu, baina gandorrean bertan izanik zaila da toki zehatza seinalatzea.
Antza denez, Errezlanda izena Errasa izeneko herrixkatik dator. Erdi Aroan desagertu bazen ere, haren izenak artean zonalde bakarti honetako topografian bizirik dirau.
Iruzkinak
Komentariorik ez..

