Isasa mendia

zuriain·k

2009/04/23 - 11:25

Isasa
Isasa ©zuriain (2009-04-23)
1520 klik
Altuera:1.475 m
Abiapuntuak:
  • Turruncun
  • Prejano
Lurraldea:La Rioja

Errioxako mendirik ezagun eta ikusgarrienetakoa dugu Isasa.
Bere altuera dezentekoak alde batetik eta kokapen bakartiak bestetik erakartzen dituzte mendizaleen begiradak. Gainaldea koroatzen duen harkaitz ikusgarriek ere itxura zorroztu eta erakargarriago egiten dute. Zoritxarrez, antena handi batek itsusten du apur bat tontorra, eta haratago iristeko urratu zuten pista zabalak ere ez du gehiegi laguntzen. Nolanahi ere, mendi lerden honek merezi du bisita bat, gailurretiko paisaiez gozatzeko edo Turruncun herri mortuko etxe hondatuen artean ibiltzeko.
Antza denez, mendi honen izenak euskal jatorria dauka, isatsa (Cystisus scoparius) izeneko landaretik letorkioke izena.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..