DESKARGA harrespila

inaxio·k

2008/11/02 - 22:11

2
2 ©inaxio (20111025)
1643 klik
Megalito mota:Harrespila
Aurkitzailea(k):A. Gomez
Noiz aurkitua: 2001
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Harrespil multzoa. Egun, eta 60. Hamarkadan bertan egindako koniferen landaketak direla eta, beste harkoskor eta harlauzen artean, zertxobait itxuraldaturik bada ere, I-H 9 m eta E-M 8 m diametro duen egitura bat antzeman daiteke. Egitura hau 24 lekukoz osatua dago eta berain garaierak 0,10 m-tik 0,40 m-ra doaz. Bertako koartzita, arbela eta harearrizkoak dira.
Harrespila kokatzen den lekua 60 hamarkadatik koniferen ustiapen bat da. Konifera haetariko batzuk, harrespilaren barnean sustraiturik daude, eta beste asko inguru guztian, antzeko egitura batzu itxuraldatuz.

Iraupen egoera:Nahiko egoera onean
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:715 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Nabarmena da
Nola iritsi: Ezkilletorre (Abadekurutz) menditik M-ra (Leitzaran aldera) doan bizkar zabalak Deskarga izena hartzen du. Deskargako bizkar honen zelaigune zabal batean, Oizingaingo lepotik 350 m HHE-ra eta Ezkillatorreko tontorrera doan suebakitik 10 m eskuinetara (M-ra).
Historiala: 2001 urtean A. Gomezek aurkitu zuen. Ez da indusketarik egin.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints