Areatzako eraikinik zaharrenak XV. mende amaiera eta XVI. mende hasiera bitartekoak dira. Horien artean San Bartolome eliza dugu azpimarragarria; herriko gainontzeko etxeekin erkatuz, aipatutako eliza askoz ere handiagoa da eta herriaren baitan leku pribilegiatu batean dago kokatuta.Oin basilikala duen eraikin bat da. Nabe bakarra du, lau zatitan zatitua, eta oinean markatutako gurutzadura bat dago, eta lau angeluko burualdea du, kanpoaldera irteten dena; gainera, dorre-kanpandorre bat du, bi gorputzekoa. Fabrika konplexua du, bertako apareju eta elementu desberdinen ondorioz. Zatirik zaharrenak alboko sarrera eta bao konopial baten aztarnak dira, eta portada errenazentistaren gainean daude. Portada, dorrearekin batera, XIX. mende hasieran ekin zitzaion lanaren amaierako faseko elementuak dira. Itxura kultua duen portada bat da eta sektore desberdinetan antolatuta dago. Enkoadraketaren abiapuntua podium molduratu desberdinetan dago antolatuta, eta horietatik ateratzen dira bi zutabe bikote, eta barneko horma-hobiak dituzte. Taulamenduaren gainean frontoi triangeluarra dago; bertan, tinpanoan, Legearen Taulak daude, baita besoak lore batekin amaituta dituen gurutze bat eta zenbait zirkulu ere. Goialdean 1344 urteko inskripzio bat irakur daiteke, hain zuzen: "/Arciprestazgo Ecan mil CCCXLIV Agos Fecit EP (eclesia Parroquial) Alfo (uso) Frz (Fernández) Balsquiez/". Barrualdean garaipen-arku bat dago, pilastra moduan jarritako janbekin, erroseta apaingarriekin eta marmolezko urbedeinkatu-ontziekin.Portikoak eraikinaren alboak eta oinak hartzen ditu. Herriak zurean landutako elementuekin eraiki zen, eskuineko oinetan eta zapatetan ikus daitezkeenak, eta tailatze bikaina dutela esan beharra dago. Tenplua osatzen duten elementu formalak aztertuz gero, estilo desberdinak nahastu direla ikusiko dugu. Hormak gotikoak dira, portada eta dorrea errenazentistak, kanpandorrea klasizista, neoklasikoa burualdea, eta txapitela eta portikoa modernoak.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Areatza udalerri-burua (43 m.ra) · Santo Tomas ermita (193 m.ra) · Pietateko Andra Maria ermita (299 m.ra) · Santikurutz ermita (595 m.ra) · Launtzain auzoa (744 m.ra) · Lamindao auzoa (959 m.ra) ·
