- Lakeleta
- Laqueleta
- Belagua aterpea
- Arrako
- Juan Pitoren benta
Belaguako bailararen sarrera zaintzen duen haitz erraldoia da Keleta, Lakartxelaren gandorraren HEko muturrean. Bien artean badira izen bereizia duten beste haitz mutur batzuk, baina ez dago gora-behera handirik; hori bai, bidea ez da erraza tarte batzuetan, baina tarterik zailenak HMko isurialdetik nahiko erraz saihestu daitezke.
Keleta tontorretik Lakartxela aldera abiatu eta "Sakro" izenarekin aipatzen den muturrera heltzeko, esaterako, ia gora-beherarik gabeko gandor estu bat jarraitu behar da, eta halako batean eten egiten da gandorra, ataka zorabiagarri bat eratuz. Baina arreta pixka bat jarriz gero ikusiko duzue badela ataka hori saihesteko modua mendebaldeko isurialdean metro gutxi batzuk behera eginda.
Igoerak zaila ematen du Hko Lapatia lepotik gora egitean, azken tartean batez ere, baina arrastoa nahiko garbia da harri artean, aldapa oso tentea izanagatik.
Tontorrean harri pila xume bat baino ez, eta panoramika zoragarria. Lakartxelaren deia garbi somatzen da bertatik, gandor zirragarri baten beste muturrean.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
