Oso ibilbide ederra da Aizkorri ezagutzeko. Sanadrian aldeko aparlekutik abiatu eta iparraldeko isurialdean gora eginez heltzen da Aizkorriren ekialdeko bizkarrera. Handik aurrera tontorrak lotzen dituen xenda bihurri bat jarraitzen du, puntu horiekin markatutakoa, bide nagusitik bereizita. Hala jarraitzen du Iraule eta Arbelaitz arteko leporaino, han puntu horiko arrastoak behera egiten baitu Urbia aldera, handik aurrera bizkar deseroso batetik jarraitu beharra dago, arrasto egokia bilatuz (badira oraindik marra hori zahar batzuk ia desagertuta daudenak -2026ko apirila-). Tarte zakarra da eta horregatik jarri dut ibilbide "zaila" dela, nahiz eta mendian zaildutako mendizale batentzat erraza eta entrenigarria izan.
Baina itzulerako bidea ere ederra da oso, karaitza, basoa eta larre eremuak zeharkatuz itzultzen baita Sanadriango galtzada eta leize zaharrera. Esan gabe doa Urbiako taberna berriro zabalduko balute ibilbidea pixka bat luzatu beharko litzatekeela haraino joateko.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| sanadrian-aizkorri-arbelaitz_0.gpx | 93.01 KB |
Komentariorik ez..