Skip to main content

Komizko Gaina mendia

inaxio·k

2023/08/04 - 19:50

Gerasuko Atakako harrespila | ©inaxio (20230722)
Altuera
1.039 m
Mota
Abiapuntuak
Arantza · Artikutza
Lurraldea

Loitzate - Mendaur mendi katearen ardatzetik pixka bat beizita gelditzen da baina kate horri lotutako gainontzeko tontorrak adina bada ia. Historiaurreko ondare oparoaz inguratuta dago eta horregatik bakarrik merezi du bisita: harrespil multzo esanguratsuak ditu bai bere hegoaldeko lepoan (Ibintza) eta bai bere iparraldeko bizkarrean (Gerasuko Ataka), eta baita IEan ere (Sorageta), nahiz eta hau horren ikusgarria ez izan. Larre-mendia da eta abere ugari larratzen da bertan, abeltzantzak itxuratutako paisaiak inguratzen du: hesiak, bordak, urraskak eta larre-motxeko hegi luzeak. Tontorra ere soila da, ikuspegi zabalekoa, apaingarririk gabekoa. Behin haraino helduz gero oso eskura gelditzen dira ardatz nagusiari lotutako beste hainbat tontor, gora-behera handirik gabe; bereziki ederra da Ekaitza aldera jotzen duen bizkarreko bidea.

Oso gertu (< 1.000 m)

IBINTZA harrespila (300 m.) · GERASUKO ATAKA harrespila (434 m.) · MUSTRIÑA harrespila (824 m.) · MUSTRIÑA 2 harrespila (831 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Komizko Gaina, Ekaitza eta Mendieder Arantzatik Arantza 1381 m inaxio

Komentariorik ez..

Komentariorik ez..

/modules/custom/mapa/templates/mapa-orohar.html.twig

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi

Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Near targets

IBINTZA harrespila (300 m.) · GERASUKO ATAKA harrespila (434 m.) · MUSTRIÑA harrespila (824 m.) · MUSTRIÑA 2 harrespila (831 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi