Saxifraga moschata

inaxio·k

2025/10/13 - 21:17

Saxifraga moschata Aneou inguruan
Saxifraga moschata Aneou inguruan ©inaxio (20250620)
12 klik

Hosto osoak, zirrindadunak edo hortz txiki-txikiak dituztenak (31)

 

Hostoetako batzuk, behintzat, hortz handiak dituzte edo oxkardunak edo gingildunak dira (32,33)

 

Urteroko landareak, mehe-meheak, kimu antzurik gabe (34)

Landare iraunkorrak, kimu antzuak ematen dituztenak, soropilduak edo herrestariak (35,37)

 

Hosto larrukarak, lineal/lantzeolatuak, zirrindadunak, puntaluzeak; loraldian landareak begi sorrak ditu (35)

Hosto berdeak, aurreko taxonaren aldean bestelakoak; landareak ez du begi sorrik (37,38)

 

Hosto aurkakoak, ziliodunak; lore gorrixkak, banaka (36)

Hosto ziliodunak edo ziliogabeak, zurtoinekoak txandakaturik eta oinaldekoak errosetan; lore zuriak, horiak edo hori-berdexkak, multzoka (37,39)

 

Hostoek zulotxoak dituzte, kaltzio karbonatozko hauspeakin zuri batez inguratuak; beheko hostoek erroseta zapala edo zutabe-antzekoa eratzen dute (37,38,39)

 

Hostoek ez dute horrelako zulotxorik edo bat bakarra dute puntan; hosto sakabanatuak, edo behekoak errosetan (40,41)

 

Petalo hori biziak; hosto zorrotzak, ertzetan ziliodunak eta puntan bizardunak, oinaldeko errosetan teilakaturik ez daudenak (40)

Petalo hori-berdexkak edo zurixkak; hosto kamutsak, ziliorik eta bizarrik gabe, oinaldeko errosetan teilakaturik (41)

Hosto osoak, zirrindadunak edo hortz txiki-txikiak dituztenak (31)

 

Hostoetako batzuk, behintzat, hortz handiak dituzte edo oxkardunak edo gingildunak dira (32,33)

 

Oinaldeko hostoak erdizirkularrak, eliptikoak edo obobatuak dira, horztunak edo oxkardunak; sepalo erreflexuak edo tenteak; batzuetan landareak lurpeko erraboilatxoak ditu (32)

 

Oinaldeko hostoak guztiz zatiturik daude lakain triangeluar, lineal edo luzangetan; sepalo tenteak; landareak ez du lurpeko erraboilatxorik (33)

 

Urteroko landareak, oso makalak, kimu antzurik gabe (47)

Landare bizikorrak, kimu antzuekin, soropilduak edo herrestariak (48)

 

Loredun zurtoinak zurtoin herrestarien galtzarbeetatik sortzen dira; hostoak ez daude errosetan, eta lakain zorrotzak dituzte; lore zuriak (48)

Loredun zurtoinak muturrekoak dira dira; oinaldeko hostoak errosetan daude, eta lakain zorrotz edo kamutsak dituzte; lore zuriak edo hori-berdexkak (50,54)

 

Hosto gogor samarrak, 1 cm baino zabalagoak; petalo zuriak, 6 mm baino luzeagoak, azkazal luze batean pixkanaka estutuak; landare sendoa k, 10-30 cm-koak, kux in nah ik o lax oa k erat u ohi dit uzt en ak (49,50,51)

 

Hosto bigunak edo zertxobait larrukarak, 1 cm baino estuagoak; petalo zuriak edo hori-berdexkak, 6 mm baino laburragoak, azkazal labur-laburrarekin; landare meheak, 5-15 cm-koak, kuxin txikiak eta gehienetan trinkoak eratzen dituztenak (53,54)

 

Hostoek (baita pedizelo eta kalizek ere) ile asko dituzte, garatxo-antzekoak, muturrean duten guruina baino laburragoak; hostoek 3-5 lakain dituzte, kamutsak; petalo zuriak, obobatuak (52)

Hostoek ez dute ilerik, edo ileak muturreko guruina baino luzeagoak dituzte; hostoek 3(5) lakain dituzte, kamutsak edo zorrotzak; petalo zuriak edo hori-berdexkak, obobatuak edo estuak eta luzeak (53,56)

 

Petalo hori-berdexkak edo zurixkak, estuak eta luzeak; hostoak ez dira likatsuak, guruin-ileak dituzte edo ez dute ilerik, gainalde ildokatua edo leuna izan dezakete (53,54)

 

Petalo zabal eta luzeak edo obobatuak, zuriak; hosto ilegabeak eta likatsuak, gainaldean ildokatuak (55,56)

 

Hostoen lakainek mukroia dute eta gainaldean ildoak dituzte (53)

Hostoen lakainak kamutsak dira, ez dute ez mukroirik ez ildorik (54)

Oso arruntaArruntaUrriaBakanaOso bakana
Generoa:Saxifraga
Forma biologikoa:Kamefitoa
Fenologia:
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:2 cm
Tamaina gehienez:10 cm
Garaiera gutxienez:1600 m
Garaiera gehienez:2500 m
Ugaritasuna: Pirinio mendiak: B
Eskualdea: Pirinio mendiak
Ugaritasun indizea: Ba­ka­na
Kokapena:

Iruzkinak

Komentariorik ez..