- Gorostietako mendatea
- Saldias
Uren banalerroko mendiek xarma berezi bat dute. Pagadi ezin ederragoek estaltzen ez dituzten bazterretan belardi gozoak agertzen dira. Pistak ez dira oso ugariak (baina batzuetan autoz gainezka agertzen dira, batez ere ehiza edo onddo sasoian) eta bide zaharretan zehar ibiltzea gozamen hutsa da.
Monumentu megalitikoen zaleek ere badute zer ikusi, gain eta lepo horietan trikuharri ugari aurki baitaitezke, batzuk Pitxortzarrekoa bezain ikusgarriak.
Alabaina, ez da erraza paisaia zabalak ikustea pagadi trinkoek hartutako tontorretatik. Horregatik eskertu egiten dira Uztartza moduko mendiak, non kareharriak partida irabazi eta begien gozamena ahalbidetzen baitu.
Uztartza mendiak bi gailur ditu. Hegoaldekoa altuena da, eta pagoz estalita dago. Iparraldekoa, Artzeleta, apalxeagoa da baina balkoi eder bat da Tantadiko errekaren sakanaren gainean, baita inguruko mendien aldera ere.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Lertzamendi, Uztartza eta Artzeleta mendiak Gorostietako lepotik | Gorostietako lepoa | zuriain |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
TANTADI 1 ipar trikuharria (441 m.ra) · TANTADI 2 hego trikuharria (507 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..

