Tangorri mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20070421)
1875 klik
Altuera:845 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aranguren
  • Ardanatz
  • Egues
  • Azpa
Lurraldea:Nafarroa

Aranguren aldeko bailara inguratzen duen mendi zerrendako bat da Tangorri, eta beste inguruko asko bezala pinudiaren mendean gelditu da. Ez dauka tontor nabarmenik; gainaldea IM-HE zentzuan luzatzen de bizkar luze batek osatzen du. Bizkar hori harrizko pista zabal batek erdibitzen du, pinudia ebakiz, eta pista hori bera da Ardanatz herritik abiatu eta mendia goraino igotzen duena. Ez dago beraz galtzerik. Gainaldea gora-behera gutxikoa izanik ordea, ez da erraz atzematen punturik altuena zein den. Bazen lehen buzoi bat bide bazterrean, tontorra seinalatzen zuena, baina gaur egun (2007-5-21) ez dago halakorik (andamioz altxatako ehiza postu bat dago bere lekuan). Bista askorik ere ez da, pinuz inguratuta baitago.
Badira halere bai mendebaldean eta bai ekialdean ibilbidea osatzeko aukera ematen duten beste zenbait muino (Malkaitz, Arizko), nahiz eta paisaia ez den askorik aldatzen batetik bestera.

Mendialdea*: Aranguren

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..