San Kristobal mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20221023)
2651 klik
Altuera:964 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Antoñana
  • Oteo
Lurraldea:Araba

Beste askok bezala tontorrean jasotzen duen ermitari eta honek inguruko herrietan duen eraginari zor dio honek ere seguraski aukeratuen zerrendan egotea. Hauxe da izen bereko laugarren mendia Araba aldean, erne ibili beraz nahasi gabe (horietako bi oso gertu dira gainera, bata Kontrasta aldean eta Maeztu aldean bestea).
Mendi osoa estaltzen du basoak, eta ikusgarriak dira tontorraren inguruetan zutitzen diren haritz mardulak.
Pista zabal batek egiten du Oteo eta tontorreko ermitaren arteko bide osoa.

Iruzkinak

    Oteo herrian sartu, eta frontoia gainditu ondoren, gorantz jarraitu zertxobait gehiago kotxea hor bertan uzteko. Asfaltaturik dagoen bidetik igo eta berehala ezkerrerantz ateratzen den pista bat ikusiko dugu. Hartu pista hau eta jarraitu lepo argi batera heldu arte ( 25 minutu inguru ). Lepoan, daramagun pista ezkerretarantz doa. Guk, jarraitu besterik ez dugu egin behar, aritzen artean azken igoera egiteko. 40 minututan gailurrean egon gaitezke bere ermita txikiaz gozatuz. Paisaia ikusi nahi baduzue lehenago egin behar da, gailurretik gauza haundirik ikusten ez baita.
    Hornillo mendia ( bi errepetidore haundiz ) oso hurbil dago baina horraino hurbiltzeko ez dago ondoegi; gainera jeitsi egin behar da igotako metro guztiak. Dena dela, egin, egin daiteke.

Gertuko helburuak

San Kristobal eraikina (8 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..