Altuera:2.983 m
Abiapuntuak:
- Colomina aterpea
- Sant Maurici aintzira
- Josep Maria Blanc aterpea
Lurraldea:Lleida
Aigüestotes i Estany de Sant Maurici Parke Nazionalaren hego ekialdean kokatuta dago Pic de Peguera, eta inguruko tontorrik garaiena da. Bere aurpegi ikusgarriena iparralderuntz, hau da, Monestero bailararuntz erakusten du. Bailara hau hegoaldetik izten duen zirkua osatzen du Pic de Monestero (2.878 m.), Pic de Mar (2.840 m.) eta Pic de Sobremonestero (2.878 m.) tontorrekin batera.
Tontorrera iristeko biderik erosoena Monestero lepotik (2.710 m.) igotzen dena da (Pic de Peguera eta Pic de Monestero artean). Lepo honetara iristeak eztu inungo zailtasunik ez Monestero bailaratik ez eta Peguera bailaratik ere. Baina lepotik tontorrera bidean II eta III mailako zenbait tarte daude.
Mendialdea*:
Aigüestortes i Estany de Sant Maurici
Iruzkinak
Komentariorik ez..

