Olatz mendia

zuriain·k

2009/11/23 - 08:37

Bizkaiako basoak
Bizkaiako basoak
©zuriain (20091111)
2249 klik
Altuera:884 m
Mendialdea:Izko
Abiapuntuak:
  • Oibarko mendatea
  • Izko
Lurraldea:Nafarroa

Izko mendilerroa ekialdetik mendebaldera hedatzen da gorabehera handirik gabe, Ibargoitiko harana hegoaldetik itxiz. Mendebaldean, Elomendi erraldoiak Alaitz mendilerrotik bereizten du Izko, ardatz baten moduan jokatuz. Ekialdean, Bizkaia izeneko lurraldean, kateak garaiera galtzen du, Oibarko ordoki oparora jaitsiz. Labore soro handiek gainaldearen zati zabalak hartzen dituzte, baina iparraldeko isurialdean basoa -non pagoak aurrera egiten ari baitira- nagusi da.
Azken urteotan eraikitako parke eolikoek ortzemuga itsustu eta pista eta errepidez josi dute Izko. Nolanahi ere, bada zer ikusi eta zer gozatu mendialde ahantzi honetan.
Mendizale gehienek Izkoko gain bakarra ezagutzen dute: Antxurda, Katalogoak mendi hau soilik jasotzen baitu. Mendebalderago, ordea, badira beste gain apalago batzuk baina panoramika berri eta zabalagoak eskaintzen dituztenak: Olatzeko erpina, erraterako, edo mendilerroari izena ematen dion gaina, Izko.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..