Okabio mendia

inaxio·k

2018/07/03 - 19:45

Okabio tontorra
Okabio tontorra ©inaxio (20180624)
583 klik
Altuera:864 m
Beste izenak: Soromearreta
Mendialdea:Guratz
Abiapuntuak:
  • Leitza
  • Areso
  • Gorriti
  • Uitzi mt
Lurraldea:Nafarroa

Areso eta Leitza artean karaitzez eratutako hiru tontor nabarmentzen dira, altuera beretsukoak eta pagadiak ia erabat estalitakoak. Nafarroako toponimian begiratuz gero hainbat izen ageri dira bere hegietan. Iparraldekoena (838m) Iertzaundi/Irupagoeta izenekin ageri da, erdikoa (864m), Okabio / Soromearreta izenekin, eta hiruretan Hegoaldekoena (852m), Axuste izenarekin. Elkarrengatik oso gertu daude hiru tontorrak eta hirurak ere, esan bezala, antzekoak dira, baina erdikoa da garaiena, eta tontor batentzat Soromearreta izena egoki iruditu ez zaidanez, Okabio aukeratu dut orri honetarako.

Ez da tontorretan txartelontzirik edo erpin geodesikorik eta mendizaleek utzitako arrasto bakarra harripila xume batzuk dira. Ehiztariek arrasto gehiago utzi dute zoritxarrez, euren ehiza postu eta kartutxo azalekin. Baina ingurune garbia da bestela, eta ibiltzeko aproposa, nahiz eta bide arrastoak karaitz artean erraz galtzen diren. Guratz aldera joz gero bidezidorrak nabarmenagoak dira eta karaitza urriagoa, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..