Marua mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Maruako tontorra
Maruako tontorra ©Jose (20180505)
3162 klik
Altuera:362 m
Beste izenak: Morua
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Akorda
  • Kanala
Lurraldea:Bizkaia

Artadiak esaltzen du ia erabat mendi guztia eta zer ikusi gutxi dago, artadia bera ez bada. Bideak ere sastrakadiak estu hartuta ditu eta ez da erraza zuzen ibiltzea tarte askotan. Horrez gain bidea bihurria da oso, karst hautsiaren gainean egiten du aurrera tarte batzutan eta arrasto nabarmenik ez dago tarte horietan. Badira han-hemenka zintzilikatutako plastikozko zintak, harripilak eta pintura markak, baina denak ere nahiko bakanduta daude (2007-7). Arretaz ibili beharra dago beraz. Tontorretik ez da basoa bera besterik ikusten, karaitzari lotutako buzoiaren inguruan. Bide honen hasiera topatzeko, Akorda aldeko bidetik etorrita, harrizko petril bat aurrean duen gaztainondo handi bat bilatu behar duzue ezker aldean: haren ezker aldetik abiatzen da sastraka zeharkatzen duen bidea.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Atxarre eta Marua Akordatik abiatuta Akorda 400 m Jose

Iruzkinak

    Atxarreko bidean, harrizko eserleku baten ondoan, gaztainondo bat dago. Eserlekuaren atzetik gorantza, bidezidor bat dago. Eserlekuan gezi zuria, izena eta goiera jartzen du.

    Azkenean, zelan erabaki mendi honen izena?
    Azkenean aurrekoan aipatutako bidexkatik gora, kostaldeko artaditik, bidexkak daude, gailurreko kutxara eramango gaituztenak. Handik Mundakako itsasadarra ikusteko aukera paregabea dago.
    Bidexka, haitz karstiar artean, behin baino gehiagotan dolina edo azpiko urak sortutako zulo zabalen ondotik eramango gaitu.
    Inoizka, harrien zeharreko bidea, lur faltan, elkarren antzerakoak diren haitzetatik abiatzen da, eta badago etorrerakoan, igoteko bidea ezin jarraitu izatea. Irtenbide bat, gorantzakoan markak uztea da: harri edo makilak, adibidez. Bestela buelta batzuk egin arbolapean. Brujula ere, ez litzake txarra.

    Otsailaren 3an igon nintzen mendi honetara Ibarrangeluko Akorda auzotik. Atxarreko ibilbide bera da zabalgune batetara iritzi arte. Bertan arbolartera sartu behar da eta horrela jarraitzen da gailurrera iritzi arte. Gailurretik ez dauka ikusteko gauza askorik, arbolek usten ez dutelako. Mendi hau mendien bilduma handitzeko besterik ez du balio.

Gertuko helburuak

Atxarre mendia (998 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 32·ra, 32 guztira