Gorostiaga mendia

Jose·k

2005/06/09 - 22:18

Kurutzea
Kurutzea
©Jose (2005-12-23)
4628 klik
Altuera:951 m
Beste izenak:
  • Gorostieta
  • Itsusmendi
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Legazpi
  • Oñati
  • Deskarga
  • Udana
Lurraldea:Gipuzkoa

Tontorreko gurutze haundia da mendi honen ikurra, nahiz eta orain aldameneko antena handiagoa izan. Horiez gain bada aterpe txiki bat tontorrean bertan, eta estalitako aldare bat, gurutzeari begira. Pinu sail handiak ditu isurialde gehienetan, baina pagoa da nagusi oraindik tontorraren inguruetan. Legazpi aldetik abiatuz gero ibilaldi polita egin daiteke tontorretik Mendebaldera luzatzen den gandorrean barrena, Oregi eta Arranoaitz gainak pasa eta Arrola aldetik itzuliz, Urtatzako bailara inguratuz.

Mendialdea*: Arrolamendi

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Arrolamendiko tontorrak lotzen Deskarga 790 m Jose
Legazpi .. Gorostiaga Legazpi Leazpiarra

Iruzkinak

    Urtero meza ospatzen da irailan mendi gain honetan. 2002ko irailak 15ean gurutzearen mendeurrena ospatuko da.

    Iazko asteburuan ibili nintzen Gorostiagako mazizoan barrena. Deskargako mendatetik ekin genion bideari eta nahiko polita iruditu zitzaidan, nahiz eta eguraldia okerrera joan goizean zehar eta paisaia ekidin. Totalera hiru ordu eta laurden egon ginen ibiltzen eta bost tontorrak igo genituen: Arrolamendi, Arranoaitz, Oregi, Jentiletxe eta, azkenik, Gorostiaga. Gomendatzen dizuet, beraz, txangoa. Baina kontuz gero ajearekin...

    Arrolako buelta eman nahi izan ezkero, orrialde hontan azaltzen dan aterpearen argazkian honen atzeko mendietatik egiten da. Horregatik, merezi du txabolako teilatura igo eta hemendik daren Aizkorri, Udalaitz, Aralar eta Anbotoko ikuspegiez gozatzea.

    Aupa,
    Gorostiaga edota legazpiko kurtzea nundik faten da Oñatittik? Olbarta auzuan gora?

    Udanatik be posible da fatia ezta? Marka gorri-zurixa jarraittuaz?

    Eskerrik asko,.

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 58·ra, 58 guztira