Eulatz mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Ekialdeko isurialdea, Txemiñeren magaletik
Ekialdeko isurialdea, Txemiñeren magaletik ©inaxio (20050521)
3908 klik
Altuera:1.282 m
Beste izenak: Eurlatz
Abiapuntuak: Guardetxea
Lurraldea:Nafarroa

Mendi hau igotzeko ez dauka inongo zailtasunik, abiapuntu ohikoena Guardaetxetik da. Bertatik doan pista hartu eta Pagomarira iritsi baino 300m lehenago, eskubi aldean hesia eta bide bat hasten dira. Bidea hesia zeharkatzera behartzen gaitu, bainan guk hesiaren norantzan joango gara, hau da beti gora eta hesia gure ondoan dugula. Igoera gogorra baina motza, 10-15 min ondoren eta goikaldean gaudela, ezkerretan perretxiko bat txapela gorri duela ikusiko dugu eta hura da tontorra. Guardaetxetik 1h. gehienez jota egin genezake.

Mendialdea*: Aralar

Iruzkinak

Gertuko helburuak

SAKELA tumulua (662 m.ra) · DESAMALKOR tumulua (680 m.ra) · Txameni mendia (894 m.ra) · OTSOTESARE 1 ekialde trikuharria (960 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..