Altuera:935 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Iruñerriko mendiak
Abiapuntuak:
- Sagaseta
- Ibiriku
- Egulbati
Lurraldea:Nafarroa
Iruñetik hain hurbil izanik, Lakarri mendiak bisita ugari jasotzen ditu. Bidenabar, inguruko gainak ere arreta nahikoa jasotzen dute mendizale, txirrindulari eta motorzaleen aldetik. Azken urteotan pista gehiago eta suteetarako erreten erraldoiak zabaldu dira, bisitarien ibilbideak apur bat erraztuz, baina ingurua kaltetuz eta itsustuz.
Mendialde honetako gainik interesgarrienetakoa dugu Egulbati: altuera dezentekoa da, paisaia zabalak eskaintzen dituen harrizko gailurra du eta inguruan beste hainbat gain "igogarri" ditu: Lakarri, Asketa, Akerregi...
Iruzkinak
Komentariorik ez..

