Adartza mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Mendebaldeko isurialdea
Mendebaldeko isurialdea ©inaxio (2001-12-31)
5295 klik
Altuera:1.250 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Baigorri
  • Banka
  • Luzaide

Mendi ikusgarria da hau, Pirinioko ardatzetik hasi eta Baigorriraino datorren kate luze baten lehen gain nagusia baita, gero bitan banatzen delarik: alde batera Munhoa eta bestera Oilarandoi. Horixe da gainera ibilbide polita eta gogorra: Baigorritik abiatu eta Munhoa > Adartza > Oilarandoi > Baigorri. 2. argazkian ikus daiteke tontorrean dagoen harrizko arkoa. Erromatarren garaiko eraikuntza baten hondakinak omen dira. Ikuspegi ederra Nafarroa Beherearen gain.

Komentarioak

    Behin Hautza, Saioa eta Adi mediak igotzen dituzuenean, mesedez animatu Banka herri lerdenera abiatzea eta ikusiko duzue zein ederra den Adartza mendia. Nik errege bezperako egunean burutu nuen, iaz Irubelakaskoa egin genuen moduan. Eguraldia zoragarria izan zen. Bankatik bertatik, Aldudeko norabidea eramanda, zubia pasa eta herrira sartu bezain laster ezkerretara ateratzen den karretera hartu. Eskola igaro eta Haransoroko gezia jarraitu hiruzpalau kilometrotan zehar. Beti ere norabide \'logikoa\' jarraitu, aldamenetara ateratzen diren baserrien bideak ekidituz. Altuera nabarmena hartzen da kotxez, Mintxondoko gandorrera atera arte. Jada hemendik bistak paregabeak dira mendebaldera. Guk kotxea hemen utzi genuen. Adartza gure aurrean, elur orbanekin. Karretera saihesten saiatu ginen, aldameneko gandor belartsua hartuz, baina denbora gutxian zehar. Azken malda, Angulok dioen bezala, gogorra da eta horrela iruditu zitzaidan (31ko ondorioak izan beharko...). \'Begi erromatarretik\' bistak sekulakoak izan genituen: Pirinio zurietatik Gorbeiaraino!! eta itsasotik Higa de Elomendira. Lastima haizearen indarra, orduak eta orduak igarotzeko parada zen eta... .Gero, Mendimotzera joan ginen gandorra jarraituz, bost minuturen buruan bi buzoidun puntara iristeko. Horietako batean, inskripzio hau jartzen zuen: \"Todo a tu alrededor es hermoso\". Bada egia zen... .
    Arizkunen bazkaldu eta gero buelta Donostiara, 2 ordu eta laurdeneko txango ederrean.

    Profile picture for user zuriain

    Aurreikusita zegoen, eta horregatik amorru handiagoa ematen du. Ez dugu berriz harrizko uztai bitxi hura ikusiko. Joan den neguko elurteek eta utzikeriak desagerrarazi dituzte jatorri iluneko eraikin honen azken aztarnak. Orain, gailurra libre dagoenez, baliteke antena bat jartzea bururatzea. Zergatik ez?

Near targets

?? eraztun-tumulua (359 m.ra) · ??? tumulua (372 m.ra) · ? tumulua (422 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 21·ra, 21 guztira