Quadra Dorrea estilo gotiko eta errenazentistako jauregia da, XVI. mendean eraikia, eta XIX. mendean berrikuntzak egin zizkioten. Jatorriz eraikin exentua zen, baina gaur egun elementu batzuk ditu erantsita. Bi solairu eta ganbara ditu, eta hormak harlangaitzezkoak dira. Zati batzuetan bao berriak ireki dira eta horien ingurua berritu egin dela ikus daiteke. Estalkia lau isurkikoa da.
Fatxada nagusian, beheko solairuan, duela gutxi eraikitako bao batzuk daude; eskuineko muturrean, berriz, arku zorrotz baten aztarnak ikus daitezke (agian garai batean, gaur egun sarrera nagusia dagoen lekuan zegoen, eta lekuz aldatu dute). Lehen solairuan arku zorrotz handi bat ikus daiteke, ziur aski jauregiaren sarrera ere izango litzatekeena. Arku horretaz gain, balkoitxo bat dago hormaren arrasean, ojiba-arkuarekin, eta mota bereko leiho bat. Ganbaran leiho konopial bat ikus dezakegu.
Alboko fatxadetan, altuera handian jarritako gezileiho txiki batzuk daude. Bi daude eskuineko fatxadan eta bat ezkerrekoan. Ezkerreko fatxadan ere leiho txiki bat dago, arku zorrotzekoa, ertzetan perlak dituela.
Atzeko fatxadan ojiba-arkuko beste bi sarrera daude (biak ukuilura sartzeko balio dute).
Jauregiko gainerako leihoak geroago eraiki ziren, XIX. eta XX. mendeetan. Bao horiek ordena handiegirik gabe ireki ziren, beharrezkotzat jo ziren tokietan. Dirudienez, leiho batzuk irekitzeko, antzinako baoak aprobetxatu ziren.
Barruko egitura XIX. mendean berritu zen.
Comentarios
No comments.
Near targets
San Bartolome ermita (56 m.ra) · Billatxika (99 m.ra) · Untzako Andra Maria eliza (153 m.ra) · El Puente etxe aipagarria (585 m.ra) · Irabien (753 m.ra) ·

