Butroe gaztelua

Enezubi·k

12/11/2026 - 22:20

Butroe Gaztelua. Gatika (Butroe)
Butroe Gaztelua. Gatika (Butroe) ©Enezubi (20261112)
20 klik
Udalerria:Gatika
Mendea: XIX
Iraupen egoera: Ona

Erdi Aroan du jatorria, Butroe familiak eraikia. Gaur egungo itxura aldiz, XIX. mendean eginiko birmoldaketa sakonaren ondorioz datorkio, Cubasko markesak egin zuena. Oinarri modura zimenduak eta dorre zirkularren zati bat hartuz, beste guztia era germaniarrean eraiki zen, fantasia ukitu handiagatik inguruko gazteluen estilotik urrunduz. Neurri batean, XIX. mendeko gaztelu Bavariarrekin paralelismoak dituela esan daiteke.

Eraikuntza bera, denbora-pasa moduan eta erakargarri egiteko izan zen eraikia, bizitoki bat lortzeko baino. Izatez, bizileku moduan oso deserosoa da, dorreek ez baitute espazio erabilgarri handiegirik, eta kanpo-pasabideen bidez baitaude konektaturik euren artean.

Bost solairu, kapera, leotzak, liburutegia, ur putzua, lau dorrexka eta upategia du. 2.400 metro karratuko eraikina eta 35.000 metro karratuko parkea.

Eraikinaren inguruan, palmera eta espezie exotiko askodun parke bat dago.

Hamarkada luzez itxita egon arren, kanpotik bada ere erakargarria da Butroeko gaztelu ospetsua, eta bisitari ugari gerturatzen dira egunero.

21. mendeko jabetza

1989-1992 tartean Estudios Arriagak esparru guztia berrrantolatu eta konpondu zuen. Hortik aurrera ostalaritza establezimendu modura egokitua izan zen, Erdi Aroko ikuskizunekin. Geroago, enbargatua izan eta enkantean atera zen.

Gero Bizkaiko Foru Aldundia bihurtu zen esparru guztien jabea. 2005ean 1,6 milioi euroren truke erosi zuen Inbisa promotoreak eta 2013an 10 milioiren truke jarri zuen salgai. 2021eko abenduan 4 milioi euroan erosi zuen errusiar inbertsore batek.

(wikipedia)

 

Erdi Arora garamatzan gaztelua da Butroekoa, alde bateko eta besteko zaldunen arteko borroketara.

Gatikan dago, muino batean kokatuta, harkaitzen gainean eta zuhaitzez betetako parke baten erdian.

Izan ere, hiru mende baino gehiagotan, XVI. mendetik, bi bandotan banatutako Bizkaiko noblezia familien arteko borroken lekuko izan zen. Butroeko jaunek, bertan babestuta, mendean hartu zuten inguruko lurraldea.

Baina beti ez du gaztelu itxura hori izan. Hasieran, XIII. mendearen erdialdera, Butroetarren egoitza, dorretxea zen. Eta hurrengo mendean gaztelu bihurtu zuen Butroeko V. Jaunak. Leinuen arteko gerrak amaitu zirenean, XVI. mendearen hasieran, gaztelua utzi egin zuten eta hondatuz joan zen.

Hala egon zen XIX. mendearen hasierara arte, orduan, zaharberritu eta gaur egun duen itxura eman zioten. Francisco de Cubas arkitekto ezagunak egin zuen proiektua, 1878an, Europako gazteluetan nagusi zen estiloa jarraituz.

(turismoa.eskadi.eus)

Comentarios

No comments.

Near targets

Butroe parzonería (254 m.ra) · Magdalena ermita (294 m.ra) · Urresti parzonería (614 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints