Hornillo mendia

inaxio·k

09/06/2005 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20220819)
2473 klik
Altitud:996 m
Zerrenda:EHMK
Puntos de partida: Antoñana
Lurraldea:Araba

Harrotu egiten da Hornillo Kanpezuri begira eta artadiak estali ezin izan dituen karaitzezko horma biluziak erakusten ditu Hegoaldera. Haien babesera etorrita zegoen Pierolako konbentua, baina gaur egun hutsik dago eta hondakin eta sasi artean zutitutako eliz ataria eta horma batzuk besterik ez dira gelditzen zutik. Haren aldamenetik abiatzen da ohiko igoerabidea, artadi trinkoan barrena gora eginez, buzoia eta bi antena handi jasotzen dituen tontorrera heldu arte. Goi aldean artadia bakandu eta larre eremuan sakabanatzen da, inguruko mendiak ikusteko abagunea eskainiz.

Comentarios

No comments.

Near targets

Pierolako San Juan monastegia / komentua (926 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

No comments.

1·tik 32·ra, 32 guztira