Aballarri mendia

inaxio·k

03/29/2021 - 21:21

Aballarriko tontorra
Aballarriko tontorra ©inaxio (20070217)
29 klik
Altuera:643 m
Mendialdea:Adarra-Mandoegi
Abiapuntuak:
  • Besadegi
  • Urnieta
  • Andoain
  • Hernani
  • Ereñotzu
  • Ugaldetxo
Lurraldea:Urnieta

Adarra igo eta entrenimendurako zerbait gehiago egin nahi izanez gero aproposa da Aballarri, oso gertu eta eskura gelditzen baita. Haitzez eratutako gandor txiki bat baino ez da, askorentzat paisaiaren osagarri soil bat baino ez, baina baten batek txartelontzia ezarri dio eta hori bada aipamen bat merezi izateko nahikoa aitzaki.

Bi tontor harritsu nabarmentzen dira besteen artean, erdi aldean, eta bien artean trikuharri ikusgarri baten antza duen harri multzo bitxi bat. Bilatu egin behar da tontor horietara igotzeko bidea: ez da horren nabarmena, hegoaldetik behinik behin. Hegoaldeko haitz nagusiak dauka txartelontzia jarria (txartelontzia, edo ikurra behintzat). Iparraldekoan plaka batek eta harri pila batzuk atontzen dute tontorra. Bada trikuharri bat eta harrespil multzo bat inguruan.

No comments.

Near targets

ABALLARRI trikuharria (276 m.ra) · ARLEORko zabala harrespila (468 m.ra) · ELURZULO harrespila (502 m.ra) · AMUNOLA harrespila (704 m.ra) · TXIMISTA harrespila (857 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 50·ra, 50 guztira