DESKRIPZIOA
Zadorra ibaiaren ertzean kokatua, Trespondeko eliza Santiago apostoluari eskainia dago. Bertara sartzeko, bi zutabe toskanarrek eusten duten atari batetik igaro behar da, begiratoki gisa diseinatua eta Martín de Macaran harginak 1688an eraikia. Hemendik, eta atari txiki bat zeharkatu ondoren, elizara sartzen da, non eraikinaren estilo gotikoa ikus daitekeen, nabe bakarra eta bi bao dituen gurutze latindarreko oinplanoan irudikatuta.
EZAUGARRIAK
Aldare nagusia dagoen absideak hiru beso ditu. Ganga izar formakoa da, eta lore - motiboekin apaindutako giltzarriak nerbioen elkarguneetan ikus daitezke. XV. mendearen amaieran eraikitako gangak mentsula luzangen gainean daude (mentsula irten izeneko egitura-elementu bat), zorura iristen ez diren eta oinarrian moldura bat duten zutabe itxurakoak.
Tenpluaren ezkerreko aldean, beste bi kapera daude, bata erretaula txiki batekin eta kanoi-gangarekin, eta bataio- kapera (bataioetarako pentsatua), non bataio-pontea eta gaur egun existitzen ez den korura igotzeko bidea dauden.
Erretaula espainiar barroko estilokoa da , elementu apaingarri asko dituen estilo apaindua, aipagarrienak mahatsondoz apaindutako zutabe bihurrituak (Salomonen zutabeak), lore-gandorrak eta irudien alboetan dauden hosto-moldurak. Hainbesteko dotorezia horren helburua pasio eta espiritualtasun emozioak piztea da .
Erretaula nagusia bi maila eta hiru atalez osatuta dago, ganbara batean kokatutako Kalbarioko eszena batek koroatzen duena. Alboko ataletan San Migel eta San Pedroren (ezkerrean) eta San Roke eta San Pauloren (eskuinean) irudiak daude. Lehenengo mailan, erdiko atalean, arku handi batek tabernakulua babesten du, eta bigarren mailan, berriz, aurreko erretaulari zegokion eta oraindik kontserbatzen den Santiago zaldi gainean dagoen irudi bat ikus daiteke. Erretaula hau Antonio eta Francisco Alvarado anaiek eraiki zuten 1703 eta 1706 artean, eta 6.807 erreal ordaindu zieten lanagatik. 1713an urreztu zen.
Dorre karratuari dagokionez , bere kokapen ezohikoa —absidearen alde batean— aipagarria da. Bere punturik gorena 1974an amaitu zen, metalezko orratz bitxi batekin.
Comments
No comments.
Near targets
Trespuentes (200 m.ra) · Tresponde zubia (270 m.ra) · Iruña-Veleia bestelakoa (418 m.ra) ·

