Orraun mendia

zuriain·k

12/09/2014 - 10:22

Orraunandiko gailurra
Orraunandiko gailurra ©zuriain (2008-08-27)
1261 klik
Altuera:1.154 m
Beste izenak:
  • Carrascal
  • Urraun
  • Orraunandia
Mendialdea:Alaitz
Abiapuntuak:
  • Untzue
  • Tiebasko harrobiak
Lurraldea:Nafarroa

Alaitz mendilerroko erpin geodesikoa ez dago, ohi bezala, gailurrik altuenean. Bagadigorriko tontorra landaretzak erdi janda egonik, geodesikoek Orraungo gailur irekia aukeratu zuten erpina jartzeko. Garai batean, bi gailur hauen arteko bidea erabat desagerturik zegoen, eta mendizale gutxi ausartzen ziren Orraundik Pagadigorrira joateko. Egun, bidea balizaturik dago, eta arazorik gabe egiten da trabesia.
Orraundik hegoaldera, mendilerroak Y grekoa egiten du, Orrontz eta Itzula gainak bereiziz. Orraungo gailurretik Iruñerriko paisaia zabalez gozatu dugu... oraingoz haizerrotik gabe.

No comments.

Near targets

Bagadigorri mendia (17 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints