- Abaurregaina
- Abaurrepea
Abaurregaina herria San Migelgo peinaren abaroan babesten da iparretik. Nafarroako herririk garaiena izanik, babes guztiaren beharrean egonen da negu gorrian. Aezkoako goi-ordokiko erliebe leuna kraskatu egiten da mendebaldean, mendizaleoi hainbat gain interesgarri utziz, talaia ezin hobeak direnak bestalde.
San Migelgo peinarako bidea egokiturik dago, eta ermita zaharraren hondakin ikusgarrien ondoan pasatuko gara gailur ondoko balkoiaren bidean. Iparralderago, Gazteluhandi eta Gaztelutxipi mendiak daude, txango berean bisita daitezkeenak. Haien izenak antzinako castro baten kokagunea iradokitzen du.
Harria eta ezpela nagusi dira gain hauetan, bidea zailduz batzuetan. Baina gailur guztiek paisaia ederrak eskaintzen dituzte Nafarroako bazter urrun hauen gainetik.
No comments.
Near targets
Mauletxe koba (80 m.ra) · San Migel ermita (216 m.ra) · Abaurregaina (383 m.ra) · San Pedro eliza (399 m.ra) · Gurutzea gurutzea (445 m.ra) · Gurutzea gurutzea (512 m.ra) · Abaurrepea (677 m.ra) · San Martin eliza (825 m.ra) · Gurutzea gurutzea (960 m.ra) ·