Gordetako agiriek ez dabe lar laguntzen eraikinaren eraikuntzearen biografia ezagutzen. Orozkoko ia-ia eleiza guztien antzera, Diego Fernández de Olarteren testamentuan aitatzen da 1385ean. Dana dala, hegoaldeko sarrereari eta abside-leihoari erreparau ezkero, argi eta garbi dago 1500. urtean-edo berregin zana. Sasoi hori, hain zuzen be, eraikuntza-jarduera bizikoa izan zan Bizkaian.
Kanpantorrea eraikineko elementu nabariena da. Zeozelako taulamentu lisoa zehazten dauen eta gainean moldura ahur-ganbil lodia daukan inpostatik abietan da. Maila bitan dago atonduta, bao bina eta bao bana daukiez kanpaietarako eta erdi-puntuko sakonuneak plaka-kapitelaren gainean dagoz. Solairuen arteko igarobidea goiko aldean frontoi triangeluarrean errepiketan dan eta listelak, sakonuneak zein ganbiltasunak osogai daukazan erlatxak zehazten dau, eta, horren gainean, burdina landuzko kurutze haize-orratza dago kokatuta. Moltsoak pitxer formako pinakulu bitxi batzuk eta frontoiaren azpian grabautako parrillea daukaz apaingarri.
Azkenean, 1832an, behar dan moduko obrak jarri ziran abian. Antza danez, honako hauxe euki eben helburu: hormak indartzea, tenplua oinalderantz luzatzea fatxadea erantsita eta gangak jartea. Hori dala eta, hormak handitu behar izan ziran.
1837an, lana amaituta baegoan be, emoten dau kanpantorrea bera ez zala 1839ra arte amaitu.
Jarduketa horrek, hain zuzen be, gaur eguneko itxurea emon eutsan tenpluari. Ia-ia oso-osorik zaharbarritu zan, nahi-ta beranduko gotikoko elementu horreek barriro be erabili.
Geroxeago, 1885-1886an, beste obra batzuk egin ziran.
Bestetik, 1896-1906an,“apaintzeko obrak” egin ziran baina emoten dau apaingarriak eta altzariak jartea euki ebela helburu nagusi
Behar dan moduko azken jarduketea 1954koa izan zan, areto parrokiala zein sakristia barria eregi ziranean eta eleizpea barritu zanean.
Comments
No comments.

