Pagomotxeta mendia

inaxio·k

08/06/2023 - 18:02

Pagamotxeta gailurra
Pagamotxeta gailurra ©inaxio (20230805)
34 klik
Altuera:1.236 m
Beste izenak:
  • Fagamotxeta
  • Pagamotxeta
Mota:Mendia
Mendialdea:Andia
Abiapuntuak:
  • Dorrao
  • Lizarraga
Lurraldea:Ergoiena

Ergoienako bailara hegoaldetik ixten duen karaitzezko harresiko gain garaiena da Pagomotxetarena, eta halere, bertan lortzen du bailara estaltzen duen pagadiak gandorra gainditu eta ale batzuk harresiaren beste aldeko eguteran jartzea. Pago horiexek atontzen dute Pagomotxeta tontorra, ikuspegia murriztu baina ibiltariarentzat oso estimatua izan daitezkeen itzal-une batzuk eskainiz. Tontorrean ez da seinale bereizirik, harri pila bat edo beste ez bada. Gandorrari jarraituz gertu gelditzen da Eskalaborro tontorra mendebaldean, eta ekialdean, Peñablanca / Aitzuri, baina gandorretik bereizita.

Mendialdea*: Andia

No comments.

Near targets

ELORDI eraztun-tumulua (418 m.ra) · ELORDIKO HARRIA zutarria (482 m.ra) · LURGORRI etxola hondoa (493 m.ra) · ARTEZABAL (Larraga gañe) eraztun-tumulua (575 m.ra) · Eskalaborro mendia (647 m.ra) · Zotolaundi 1 etxola hondoa (847 m.ra) · Zotalaundi 3 etxola hondoa (889 m.ra) · Zotolaundi 2 etxola hondoa (916 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints