Beriain - Leziza - Lizarraga mt. Dorraotik ibilbidea

inaxio·k

08/05/2023 - 23:10

48 klik
Abiapuntua: Dorrao
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:1600 m
Luzera:24.00 km
Iraupena: 9 hours
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Ergoiena
Noiz egina: 2023-08-05

Ibilbidea Dorraotik abiatzen da, bide egokiren bat espero nuelako bertatik igotzeko, baina ez nuen topatu (bi hesi gainditu behar izan nuen gora egiteko), beraz, hobe Unanura joatea lehendabizi eta handik gora egitea, edo Unanu bertatik abiatzea.

Ibilbidea moteldu egiten da Lizarraga aldeko gandorreko tartean, harritsua eta gorabeheratsua delako; horrekin gogaituz gero nahikoa da hegoalderago parez pare doan pista zabalera jaistea, hura ere Lizarragako mendatera baitoa. Arrastoak ertzetik aldendu gabe egiten du bidea, argazkiak ateratzen ibili naiz eta.

Ibilbidea luze xamarra da eta, kontuz, ez da itzal handirik eguzkitik babesteko, beroa handia izan daiteke bereziki Lizarraga aldeko tartean. Lizarragan bada taberna pare bat bidean pilatutako egarria asetzeko (baina ez da segurua  zabalik izatea).

Lizarragako mendatetik behera arreta pixka bat jarri behar da, errepidea utzita jarraitzen baitu bideak hainbat lekutan.

Arrastoa:
AttachmentSize
beriain-lizarraga-20230805.gpx279.82 KB

No comments.