Apategi mendia

inaxio·k

02/26/2023 - 22:18

Apategi tontorra
Apategi tontorra ©inaxio (20230225)
21 klik
Altuera:288 m
Mota:Mendia
Mendialdea:Bortziriak
Abiapuntuak: Lesaka (Bereau bidegurutzea)
Lurraldea:Etxalar

Mendi txikia, nahiko zakarra baina itxurosoa da Apategi. Hainbat mendi bizkar luzatzen da Bidasoaren ertzetik Pirineoaren ardatz nagusiraino, garaieran pixkanaka gora eginez hara gerturatu ahala. Horietako batean dago kokatuta Apategi, Etxalar eta Bera artean. Izen bereko errekak inguratzen du iparraldetik eta Errekabeltza izenekoak hegoaldetik; bizkarrean berriz Etxaburu muinoak laguntzen du mendebaldetik eta Zurgaietak mendebaldetik. Baina horiek baino tontor dotoreagoa du Apategik: haitz handi eta haritz eder batzuk inguratutako txilardi trinko batek osatzen du gaina, eta horregatik merezi du bisita. Bere hegoaldeko hegia zeharkatzen duen GR11 bidea bere HMko lepotik (Ozkarizko lepoa) nahiz bere HEko lepotik (Mizpiralepo) pasatzen da. Sasia eta sastraka saihestuz bizkarrean gora egitea aski da tontorrera heltzeko.

No comments.

Near targets

None.

Beste mapatan ikusi

Waypoints