Bonbagaina mendia

zuriain·k

09/10/2010 - 18:04

Bonbagaina
Bonbagaina ©zuriain (20100829)
3502 klik
Altuera:1.195 m
Beste izenak: Ezpelkaskoa
Mendialdea:Aezkoako mendiak
Abiapuntuak:
  • Aezkoa Hiriberri
  • Garaioa
  • Abaurregaina
Lurraldea:Nafarroa

Berrendiko malkar luzearen hegoaldean Aezkoako goi ordokia zabaltzen da. Batez besteko garaiera mila metro izanik, bertako herriak -Eaurta/Jaurrieta eta Abaurregaina- famatuak izaten dira elurteen garaian. Goi ordoki horretako erliebea leuna da, eta baso txikiak, larreak eta patata alorrak dira nagusi paisaian.
Berrenditik Beraguzelaia edo San Frantziskoko lepoak bereizita, Bonbagaina bizkar luze eta itxura iritsiezinezkoa da, karstak eta landaretzak hartua. Hiriberrira hurbildu ahala, mendiak altuera galdu, zorroztu eta Artekia eta Oiezkia harri ederretan harrotzen da berriro.
Bonbagainaren hegoalderantz, gainak leundu egiten dira, baina alorren artean, hainbat mendi interesgarri aurki ditzakegu: Itzagibel, Ugatreina, Gazteluzar...
Mikel Belaskoren hiztegiak ez du baztertzen izenaren bonba hori benetako lehergailu bati erreferentzia egitea. Itzagibel ihitza+gibel elkarketatik letorke. Ugatreina, aldiz, esanahi ilunagokoa da, agian Ur+ate+araina.

No comments.

Near targets

BERAGUZELEA trikuharria (832 m.ra) · BERAGUZELEA tumulua (868 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints