Etxeberri mendia

zuriain·k

2017/05/08 - 12:25

Pena gaina
Pena gaina ©zuriain (2017-05-08)
1614 klik
Altuera:703 m
Beste izenak: Pena
Mendialdea:Uxueko mendiak
Lurraldea:Nafarroa

Uxueko mendiak aizto bat bezala sartzen dira Nafarroa Erriberaraino. Oro har ez dira oso gain nabarmenak eta soroz eta alorrez inguraturik egoten dira. Nekazaritza ez ezik, abeltzaintzak ere garrantzi handia izan du paraje hauetan. Ikusi besterik ez dago zenbat borda eta eskorta aurkituko ditugun gure bidean. Zaraitzuarren abelbidea izanik, hango abizenak ikusiko ditugu borda horietan. Egun artaldeak gehienbat kamioiz eramaten direnez, borda horiek hutsik eta erdi erorian ikusiko ditugu, beste garai bateko lekuko.
Pentsa zitekeenaz bestera, Etxeberri-Pena gaina polita da, mendi itxura peto-petoa du, eta paisaia zabalak ikusiko ditugu kono itxurako gailurretik.

Komentarioak

    Kaixo mendizaleok.
    Mendi honetan izan nintzen eta abiapuntua Uxuetik Murillo el Fruto errepidea hartuta kilometro t´erdira, eskubian pista bat abiatzen da beherantza aberetegi bateraino (25min). Ondoren bertatik soroetatik baialraren beheko punturaino 5 minutu gehiago. Orain mendira igotzeko ahal den lekutik maldan gora, ez dago biderik, baina, leku batzutan itxi samar dago ,hala ere, igo daiteke arazorik gabe.
    Ondo izan.

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints