INTXUSBURU trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

...
... ©inaxio (20081018)
1955 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ATAUN - BURUNDA
Aurkitzailea(k):J.M. Barandiaran Ayerbe
Noiz aurkitua: 1917-03
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharri luzea? Igargu-hilobia?. Tumulu oso jeitsia eta itxuragabetua, 10,50 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 3,60 m. diametrokoa eta 0,40 m. sakonerakoa da. 1919an oraindik 6 harlosa kontserbatzen ziren, batez ere Iparraldeko alboan, oinaldea harkoskoz kaltzatua zutelarik. Hauei esker esparru errektangular luzeka bat susmatzen da, E-M norabidekoa. Gaur egun, soilik zutik dauden hiru, iparraldeko kuadrantean, E-M lerrokatuak, beste harkosko eta harlauza batzuen artean, kontserbatzen dira. Bertako hareharriak.
Ekialdeko kuadrantean Urdiain eta Ataungo muga dago.

Iraupen egoera:Egoera onean
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:943 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Oso nabarmena
Industua: Bai
Nola iritsi: Intxusburu gainean, Ataun eta Urdiaingo mugan. Beotegiko Murkoa trikuharria 450 m. HMrantz kokatzen da.
Historiala: J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1917an eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek industu zuten 1919an.
Bibliografia: Exploración de 7 dólmenes en Ataun-Burunda 1920, pp. 406-407-408

Komentarioak

    Harri-industria:
    3 gezi-punta hostokara ukiera laukoak (2 galduak)
    Ijelki ukitu gaineko marruska 1
    2 printza.

    Zeramika:
    10 zati itxuragabekoak (galduak)

Near targets

Intsusburu mendia (21 m.ra) · PORTUZARGAÑA 2 mendebal trikuharria (274 m.ra) · PORTUZARGAÑA 1 ekialde trikuharria (332 m.ra) · BEOTEGIKO MURKOA trikuharria (371 m.ra) · BERNOA trikuharria (686 m.ra) · IGARTZA ekialde tumulua (917 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints