Bentaneta begia

Jose·k

2015/01/06 - 10:23

Bentaneta begia
Bentaneta begia
©Jose (20061022)
2684 klik
Altuera:1194 m
Mota: Begia

Anbotoren hegoaldeko aurpegian zehar Zabalaunditik igotzen den bidetik oso urbil dagoen berezko begi bat da, hego-ekialdeko aurpegi bertikalera begiratzeko aukera ematen duena. Kobazulo txiki batekin komunikatuta dago. Anbotora igotzen den bidetik ikusten dena kobazuloaren ahoa denez, gertu baina ezkutuan dagoen begiaren kokapena antzematen laguntzen du.

Komentarioak

    Nire ustez koba hau errepikatuta dago 2 zenbaki desbedinekin bata 27644 eta bestea 27645.

    In reply to by Xirikando

    Apropos sortu nituen bi orriak, batean begia eta bestean kobazuloa jasotzeko asmoarekin. Baina agian ez du zentzurik bereizteak... Orri bakarrean elkartu ditut.
    Zuk igo duzun argazkian Benartea deitu diozu. Nondik jaso duzu izen hori? Bibliografian Bentaneta (edo Ventaneta) izenez aurkitu dut nik. Askillarreko (edo Eskillarreko) begia bezala ere bai, zenbait tokitan, baina deitura okerra dela dirudi, <a href="/node/24420#comment-6191">Bizkaiko kobazuloen katalogoaren</a> arabera benetako Askillarreko begia ekialderago omen dago eta. Beste txango batean hura bilatzeko erronka jarria diot jada nire buruari.

Near targets

Mariren koba koba (134 m.ra) · Anboto mendia (217 m.ra) · Gerriko koba koba (263 m.ra) · ANBOTOSTE trikuharria (599 m.ra) · ANBOTOPEKO tumulua (993 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints