Barazea / Xardekagaina mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Xardeka
Xardeka ©zuriain (2008-04-02)
7450 klik
Altuera:1.893 m
Beste izenak: Peña de los Buitres
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Belagua
  • Lojibarrea
  • Mintxate. (Z.)
Lurraldea:Nafarroa

Mintxate inguratzen duen hirukoteko kidea, besteak bezala ikusgarria.

Komentarioak

    Honakoan bouclé ederra osatuko duzue. Txango hau ikusgarria da oso, batez ere lainoa lagun ez baduzue. Izugarria da Lakora inguruan lainoak pilatzeko erraztasuna egunean zehar, Iru Errege garbi dagoen bitartean. Badirudi haize korronte kontua dela dena.
    Esandakoa, Mintxateko errepidea hartu. Bidegurutzea Izaba eta Uztarroz artean dago, harresi batean. Pista ordu erdian jarraitu eta 1300 metrotan kokatuko zarete. Bideak ez du arazorik. Lepora iritsi eta ezkerrean Otsogorri, eskubian Txardeka. Altuagoa lehenengoa, ikusgarriagoa bigarrena. Beraz, badakizue, biak egin eta kitto. Totalera 4 orduko txangoa eta bistak sekulakoak. Adi Txardekako bi puntak lotzen dituen gandorrari, zitala oso iruditzen zaidalako.

    "Basaburu-ko" mendia, bakarti ta ikusgarria da Xardekagaina (edo Barazea). Igoerarik politena eta gogorrena Logibartik abiatuta egin daiteke.
    Igoeran, Oladubiko xendera zahar bat hautua egin dugu, zubiaren eskuinean (Hego-mendebaldera). Bidea pagadi baso ederrean sartzen da. Oihanetik ateratzean, Buruxietako txabola eta Borotxü Beltzateko norabideak hartu dugu.
    Beste aldeetik, (eskuinean, hegora joan), guk hasi ginen igoera Pistaren gailurra eta Xardekagainaren ere bai. Xardekako bi puntak lotzen dituen gandorrari; hertsi eta zaila da (kontuz laino eta haize egunetan).
    Bi tontorretik ikuspegi oso zabala da.
    Jaustean, Uthürurdinetako Portilloua eta Pista Gaineko bidea hartu dugu, eta hortik Pista ur-jauzi haundi aldean pasatu dugu. Azkenean, xendera hertsi eta lerra batetik jausten da, Holzarte-zubiraino - Mapa ikusi.
    Itzuli hori miresgarria da, baina luze aski ere bai (9 orduen aise).
    Laster arte...
    ... Peio, Iparraldeko lagun bat (nere Euskaraz...barkatu...)

Near targets

249 mugarria (546 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 24·ra, 24 guztira