Manddale mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Manddale Ekialdeko bizkarretik
Manddale Ekialdeko bizkarretik ©inaxio (20140913)
5976 klik
Altuera:573 m
Beste izenak:
  • Mandale
  • Manttale
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Bera
  • Biriatu
  • Endarlatsa
  • Ibardin. (N.)
Lurraldea:Nafarroa

Bidasoan barrena datorren muga zaharra jasotzen du Manddalek bere tontorreraino, Endarlatsako zokoan amiltzen den bizkarrean gora. Honela, balizko muga hori erakusten duten mugarri gorriak ikus daitezke bizkar horretatik hasi eta Ibardineko mendateraino. Zenbaki bana dute, eta hurrenez hurren jarria dute: tontorrekoa esaterako bederatzigarrena da, Zigorriaga gainean dago zortzigarrena. Tontorrean ez dago beste zerikusi handirik; argazki zaharretan ageri den txartelontzia desagertua da. Ikuspegia, ordea, zabala da, trabarik gabea.

Endarlatsa aldeko isurialdean otea da nagusi eta zer ikusi gutxi dago, baina, oro har, bidezidorrak garbiak eta nabarmenak dira. GR10a da horietako bat, Biriatu eta Xoldokogaña aldetik etorri eta tontorra inguratuz Ibardinera jotzen duena. Ibardin aldean historiaurreko aztarnategi bat dago. Xoldokogaña eta Manddale artean berriz, basoz inguratutako urtegi txiki bat dago eta han paisaia oparoagoa da.

Ibardineko mendatetik igotzea da errazena eta azkarrena, baina ibilbide luzeagoak eta politagoak egin daitezke Biriatu aldetik abiatuta, Xoldoko gainarekin batera igota. Itzulera Urtegiaren bazterretik egin daiteke, GR10a erabiliz Biriatura jaisteko; edota Endarlatsa aldera jaitsi eta Bidasoari jarraituz.

Komentarioak

    kaixo mendizaleok lehengo larunbatean mandale mendian joan nintzen eta tontorrean ez zegoen inongo buzoirik, beraz, inguruko mendi elkarte bati eskatuko nieke buzoitxo txiki bat ezartzea ez legokela gaizki egongo

    Oraindik ez dute buzoirik ipini Manddalen, baina ideia ona izaten jarraitzen du. Turistentzat ipini dituzten mapa modukoetan ez da izenik ageri, kotak bakarrik. Jon

    Manttalera igotzeko abiapunturik hoberena zein den jakin nahiko nuke. Norbaitek azaltzerik balu eskertuko nioke.

    In reply to by Isuts

    Ibardingo lepoa duzu abiapunturik zuzenena, Beratik Frantziara norabidean. Kotxea utzi mugan eta pista markatu batek eramango zaitu arazorik gabe ordu baten buruan gainera. Jeitsieran Ibardingo lakura kaistea gomendatzen dizut, batez ere honelako sargoria egiten badu...

Near targets

R9 mugarria (12 m.ra) · MANDALE tumulua (286 m.ra) · R10 mugarria (291 m.ra) · MANDALE harrespila (545 m.ra) · R8 mugarria (581 m.ra) · COL DES JONCS harrespila (721 m.ra) · Faalegi etxola hondoa (790 m.ra) · R7 mugarria (837 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 34·ra, 34 guztira