Trikuharria. Tumulua: 6,50 m-ko diametroa eta 0,50 m-ko garaiera E-n eta 0,40 m-koa M-n. Erdialdean sakonune bat du non zutik azaltzen diren ganbarako 2 harlauza. Horietako bat E-n dago(0,70 x 0,45 x 0,15 m.) I-H-ra norabidetua eta bestea M-n (0,80 x 0,60 x 0,15 m.), okertua eta 50°-ra norabidetua. Berauen artean beste zenbait harlauza azaltzen dira etzanak. Azken hauen artean nabarmenena He-n azalean dagoena da, 1,05 x 0,80 x 0,18 m neurtzen duena. Ganbararen I-ko albotik, tumuluaren ertzeraino, IE koadrantea betetzen duelarik, bloke handi bat ikusten da, megalitoa eraikitzeko erabili ohi zena. Bertako hareharriak.
Trikuharri hau harizti handi batean kokatua dago eta horietako zenbait haritz trikuharriaren tumuluan erroturik azaltzen dira. Seinaleztatu gaberik dago.
Komentarioak
Near targets
MUÑAZORROTZ TXIKI tumulua (627 m.ra) · Armuño, Urietagaña mendia (758 m.ra) · ARRATOLAGAÑA trikuharria (958 m.ra) ·
Kokapena zehaztu dut GPSaz
Kokapena zehaztu dut GPSaz bertan jasotakoarekin.