Arañotz mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20080817)
2858 klik
Altuera:840 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Iraizotz
  • Urritzola
Lurraldea:Nafarroa

Arañotz mendia Ultzama bailara erdian kokatuta dago. Mendi honetara iristeko ibilbide ezagunenak Iraizotz eta Urritzola herrietatik abiatzen dira. Iraizotzeko igoera Urritzolakoa baino aldapatsuagoa da.
Bi ibilbide hauek pagodi garbiak zeharkatzen dituzte.
90 minutuko ibilaldiak dira gutxi gora behera, behin igo ezkero eta eguraldia garbia izanik ikusmenak zoragarriak dira.

Komentarioak

    Urtero ekainaren aurreneko igandean Arañotz mendian erromeria ospatzen da. Ultzama bailarako biztanleak festa eder bat egiten dute Santa Luzia baseliza inguruko zelaietan .Arratsaldean bazkaldu ondoren Arañotzetik jetsi eta Iraizotzeko herrian musika egoten da egunari bukaera emanez.

    Aranotz mendira igotzeko iraizotz herriko enparantzan kotxea utzi eta hegoaldera herria zeharkatuz hasi ibilbidea. 100 metrotara eskuinetara jo kareharrizko pista batetik eta hilerri ondotik pasa ondoren, bidea hartxintxa bilakatuko da eta gutxira zure aurrean malda gogor bat ikusiko du. berau hartu pista eskuinetik utziaz, eta hortik malda gogor bat hasiko da uneoro baso batean barrena zoazela, 30 minutu ondoren, mendiaren gainalde garbi batetara iritsiko zera baina kontuz hura ez da tontorra, hantzen Santa lutzia baseliza dagoen lekura joan 5 minutu eta baseliza ondotik pasa ondoren, beste gainalde bat ikusiko duzu ipar partean bidexka bat jarraituaz haruntza segi eta 5 minututan tontorrean zaude.
    Ibilaldia luzatu nahi ezkero Epaitzburu (834 m)mendira joan zaitezke, horretarako, baselizara berriz jetsi, eta ondotik hesi batetik doan bidea hartuta 25 minutu ondoren, pista batetara iritsiko zera. pistan sartu eskuin aldera joan eta lehen herradurazko bihurgunera iristean, handik hasten den bidea haru eta baso batean sartu eta piskana gorantza joan eta 15 minutu ondoren tontorrean zaude. Tontorrean ez dago buzoirik.
    Buelta bide beretik egin daiteke. Guztira 3 orduko mendi buelta polita egin daiteke.
    Iraizotz-Aranotz 45 min. Aranotz-Epaitzburu 35 min.

Near targets

SANTA LUCIA trikuharria (313 m.ra) · Santa Luzia eraikina (398 m.ra) · ARAÑOTZ tumulua (502 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints