Gurugu mendia

zuriain·k

2020/01/06 - 10:28

Desvelados parkea
Desvelados parkea ©zuriain (2020-01-06)
klik
Altuera:628 m
Abiapuntuak:
  • Lizarra
  • Grozin
Lurraldea:Nafarroa

Lizarra ipar-ekialdetik mugatzen duen mendia da Gurugu. Nafarraoan beste hainbat kasutan bezala, seguruenik Marokoko gerratik itzulitako soldaduek jarriko zioten izen arrotz hori mendiari. Antzeko altuerako bi gailur ditu. Iparraldekoa da altuena, baina ia ez du ikuspegirik, eta behi itxitura baten erdian dago. Hegoaldekoa askoz dotoreaago eta interesgarriagoa da, harrizkoa eta paisaia zabalekin.

Mendi honen mendebaldeko hegian Desvelados edo Kalaberen parkea ikus dezakegu. Luis García Vidal artelariak egindako eskultura multzoa da, burezurrez eta istripuak izandako autoz osatua. Badirudi egilea hil zenetik inor ez dela tokiaz arduratzen, eta pixkanaka eskulturak hondatuz doaz... benetako hildakoak balira bezala.

Komentarioak

    Kaixo mendizaleok.
    2021ko urriaren 11ean ozan nintzen bertan eta iparraldeko tontorrera iritsi nintzen. Gorozin herritik iparralderantz ateratzen den pista batetik gora, iparraldeko lepora eramaten duena. Bertan azken malda igo, txarrantxa gurutzatuz tontorrera.
    Ongi izan.

Near targets

San Lorentzo ermita (481 m.ra) · Apalaz mendia (725 m.ra) · Magdalena eraikina (979 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints