Skip to main content

Iraupen egoera (monumentu megalitikoa): Arrastoak baino ez

Landare lehortarrak edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; loreen periantoa bi bertizilotan dago (inoizka gehiagotan), eta biek alde nabarmenak dituzte itxuran, tamainan, kolorean edota ehunduran; petalo guztiak bat eginda daude oinaldetik hasita, hodi ± luzea, ezkila edo mihia (ligula) eratzen dutela; obulutegi inferoa edo erdi-inferoa; lore liguladunak edo ligulagabeak

  • 1 Loreek 8-10 lorezil dituzte; eltze-itxurako korola zurixkak, berdexkak edo arrosak; landare zurkarak (83) >> 46. Ericaceae p.p.
  • - Loreek 5 lorezil edo gutxiago dituzte; korolek ez dituzte aurreko ezaugarri horiek; landare belarkarak edo zurkarak #2

Landare lehortarrak edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; loreen periantoa bi bertizilotan dago (inoizka gehiagotan), eta biek alde nabarmenak dituzte itxuran, tamainan, kolorean edota ehunduran; petaloak bat eginda daude oinaldetik hasita, hodi ± luzea edo ezkila eratzen dutela; obulutegi superoa; lore ligulagabeak

  • 1 Lore zigomorfikoak; 5 sepalo, guztiz desberdinak, kanpoko hirurak txikiak, barruko biak handiak, petalo-itxurakoak; petalo desberdinak, behekoa handiagoa, giladuna eta puntan listua (1) >> 77. Polygalaceae
  • - Lore aktinomofikoak, edo zigomorfikoak baina aurrekoen desberdinak #2

Landare lehortarrak edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; loreen periantoa bi bertizilotan dago (inoizka gehiagotan), eta biek alde nabarmenak dituzte itxuran, tamainan, kolorean edota ehunduran; petalo askeak, edo oinaldean elkarri zertxobait atxikiak, baina ez hodirik ez ligularik eratu gabe; obulutegi inferoa edo erdi-inferoa

  • 1 Landare urtarrak; hostoak ur-azalean daude eta orri erronbikoa dute, edo bestela biribila eta 10 cm baino luzeagoa (34,35) #2
  • - Landare lehortarrak, edo landare urtarrak hari-itxurako hostoekin, edo bestela 5 cm baino laburragoak diren hosto biribilekin #3

Landare lehortarrak edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; periantoa bi bilduki desberdinek osatzen dute; petalo askeak, edo oinaldean elkarri zertxobait atxikiak, baina ez hodirik ez ligularik eratu gabe; obulutegi superoa; karpelo bi edo gehiago, aske edo oinaldeko zati labur batean bat eginda

  • 1 Loreek 3 petalo eta 3 sepalo dituzte (54) #2
  • - Loreek 3 petalo baino gehiago eta 3 sepalo edo gehiago dituzte (55,56) #3

Landare lehortarrak edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; periantoa bi bilduki desberdinek osatzen dute; petalo askeak, edo oinaldean elkarri zertxobait atxikiak, baina ez hodirik ez ligularik eratu gabe; obulutegi superoa; karpelo bakarra, edo hainbat karpelo bat eginda beheko erdialdean gutxienez; lore zigomorfikoak

  • 1 Loreen periantoaren lakainetako batek, gutxienez, zaku-itxura du edo oinaldean ezproia du (63,65) #2
  • - Loreen lakainek ez dute ezproirik ez zaku-itxurarik (68,75) #6

Landare lehortarrak edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; periantoa bi bilduki desberdinek osatzen dute; petalo askeak, edo oinaldean elkarri zertxobait atxikiak, baina ez hodirik ez ligularik eratu gabe; obulutegi superoa; karpelo bakarra, edo hainbat karpelo bat eginda beheko erdialdean gutxienez; lore aktinomorfikoak; lorezilak petaloak halako bi baino gehiago dira

  • 1 Landare urtarrak; ur-azaleko hostoak, osoak eta oinaldean bihotz-itxurakoak; lore horiak; arrautza-itxurako fruitu larrukara, puntan disko estigmatikoa duena (77) >> 4. Nymphaeaceae p.p.
  • - Landareek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera #2

Landare lehortarrak edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; periantoa bi bilduki desberdinek osatzen dute; petalo askeak, edo oinaldean elkarri zertxobait atxikiak, baina ez hodirik ez ligularik eratu gabe; obulutegi superoa; karpelo bakarra, edo hainbat karpelo bat eginda beheko erdialdean gutxienez; lore aktinomorfikoak; lorezilak ez dira petaloak halako bi baino gehiago

  • 1 Klorofilarik gabeko landareak; hostoak ezkatak dira; lore zuri-horixkak, hermafroditak, periantoan 8-10 atal dituztenak (1) .48. Monotropaceae
  • - Landareek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera #2
  • 1 Goranzko zurtoinak, dikotomikoak, simetria erradialekoak; esporofiloak lerro/lantza itxurakoak dira, zorrotzak, osoak, mikrofiloen antzekoak, eta zurtoin-muturretan daude baina ez dute kono nabarmenik eratzen (1) >> 4. Huperzia
  • - Zurtoin nagusi etzanak, sustraitzaileak, albo-adar laburrekin; esporofiloek ez dute mikrofiloen antzik eta muturreko kono nabarmenean elkartuta daude (2,3,4) #2
  • 1 Frondearen lakain antzua 1-pinatisektua da eta 3-9 pina-pare ditu, ia aurkakoak; lakain emankorra adarkatua da, panikula-itxurakoa (17) >> 1. Botrychium
  • - Frondearen lakain antzua orri osoa da, lineal-lantzeolatua, arrautza-itxurakoa edo tartekoa; lakain emankorra galburu-itxurakoa da (18) >> 2. Ophioglossum