Orchis

...

Labelo belaundua, purpuraz orbandua; bizkarraldeko sepaloa gehienetan ia tentea da; hosto orbandunak; 13-19 mm-ko ezproia.

Loreak

Labeloaren gingilak ez dira oso okerrak, ez dute gainerako atalek baino kolore biziagoa, lauak eta zorrotzak dira; lore-elkartea behetik gorantz irekitzen da; hostoak guztiz uhinduak dira, sarritan orbandunak.

Loreak

Antesian kaskoa purpura-beltzezka da osorik, eta 5 mm-tik beherako tepaloak ditu; labeloa 8 mm baino laburragoa da eta purpura-koloreko puntu handi bakanak ditu hondo zurian.

Loreak

Ezproiak 14-19 mm ditu, labeloa baino laburragoa edo ia luzera berekoa da; purpura-koloreko loreak; landare sendoa, gehienez 60 cm garai.

Orchis purpurea, Irurtzun aldean

Kaskoak purpura-orbanak ditu; labeloaren erdiko lakainaren gingilak alboetakoak baino 4-6 aldiz zabalagoak dira.