Bost harrespildun multzoa. Bertako hareharriak, kuartzoak eta pudingak.
1.- Harrespila. Diametroa, 4,50 m.takoa I-H eta 4,90 m. E-M. Ia lur gainean ageri ez diren 15 lekukok eratzen dute.
2.- Harrespil tumularra. 5,50 m. diametrokoa eta 0,15 m. altuerakoa. 22 lekukok osatzen dute, 0,35 eta 0,15 m. tarteko altuerako 9 azpimarragarriak direlarik.
3.- Harrespil tumularra. 5 m. diametrokoa eta 0,20 m. altuerakoa. 12 lekukok osatzen dute, 0,25 eta 0,15 m. tarteko altuerako 3 azpimarragarriak direlarik.
4.- Harrespil tumularra. 6 m. diametrokoa eta 0,15 m. altuerakoa. 14 lekukok osatzen dute, 0,30 eta 0,20 m. tarteko altuerakobi azpimarragarriak direlarik.
5.- Harrespil tumularra. Gaur egun ia zeharo suntsitua. 6,50 m.ko diametrokoa eta 0,45 m. altuerakoa. 22 lekukok osatzen dute 0,40 eta 0,35 m. tarteko altuerako bost azpimarragarriak direlarik. Bertako azaleratze harkaiztsu bat aprobetxatuz, bere mendebaldeko arkuan zegoena, dirudienez, eraikia. Ez zen lekukorik ikusten.
Komentariorik ez..
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.