- 1 Fronde txiki-txikiak, 1,5 mm baino laburragoak; ez dago ez sustrairik ez nerbiorik; ez dago errafidiorik (48) >> 1. Wolffia
- - Fronde handiagoak, 1,5 mm baino luzeagoak; badaude sustraiak eta nerbioak; badaude errafidioak (50,52) #2
- 2 Frondeak ur-azalean edo urpean daude, sustrai bakun bana dute, 1-3(5) nerbio dituzte, maiz nabarigaitzak, eta bi aldeetatik berdexkak dira (50,51) >> 2. Lemna
- - Frondeak ur-azalean daude, bakoitzak gutxienez 2 sustrai eta 7-15 nerbio ditu, eta azpitik gorrixkak izaten dira (52) >> 3. Spirodela
Komentariorik ez..