- 1 Esporofito hauskorra, urterokoa; esporontziak biluzik daude, pinulen ertz kanpora-kiribilduak (sasi-indusioa) ez baititu estaltzen; fronde dimorfikoak, batzuk antzuak eta besteak emankorrak (22) >> 3. Anogramma
- - Esporofito bizikorra, errizomaduna; sasi-indusioak estalitako esporontziak; fronde dimorfikoak edo homomorfikoak (23,24) #2
- 2 Fronde antzuak eta emankorrak desberdinak dira; sasi-indusio etengabea, pinulen azpialdea ia osorik estaltzen duena; erraki berdexka edo horixka (23) >> 1. Cryptogramma
- - Fronde antzuak, halakorik dagoenean, emankorren antzekoak dira; sasiindusio etena, pinulak ertzean baino estaltzen ez dituena; errakia gaztaina-kolorekoa edo beltzezka da (24,25) #3
- 3 Abaniko-itxurako pinulak, oinaldean falka-itxurakoak, argitara ikusten den nerbiazio dikotomikoarekin; errakia gaztaina-kolore ilunekoa edo beltzezka da, eta ez du palearik (24) >> 4. Adiantum
- - Arrautza-itxurako pinulak, nerbiazio pinatuarekin; errakiak gaztaina-ko lore gorrixka du eta paleek ere bai (25) >> 2. Cheilanthes
Komentariorik ez..