- 1 Landare urtarrak, ur-azalean aske bizi direnak; 1-2 mm-ko hostoak, distikoak, teilakatuak, gingil bikoak (4) >> 18. Azollaceae
- - Landare lehortarrak, edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; beste era bateko hostoak (5,6,7) #2
- 2 Zurtoin giltzatuak; hosto errudimentarioak, bertizilatuak, bat eginda, zorroa eratzen dutela; esporontziak ezkutu-itxurako esporofiloen barru aldean daude, eta esporofiloak, berriz, muturreko konoetan elkarturik daude; esporek elater higroskopikoak dituzte (5) >> 4. Equisetaceae
- - Giltzadurarik gabeko zurtoinak; hostoak ez dira bertizilatuak, eta ez dute zorrorik eratzen; bestelako esporontziak; elaterrik gabeko esporak (6,7) #3
- 3 Erraboila-itxurako zurtoin labur eta lodiak; bastaorratz-itxurako hostoak, oinaldean zabalak, errosetan jarririk; esporontziak hosto-oinetan daude; heterosporikoak, oso itxura berezia duten megasporekin (6) >> 3. Isoetaceae
- - Bestelako zurtoin eta hostoak (7,8) #4
- 4 Hostoak hari-itxurakoak dira, edo bestela lau hostoxka dituzte; errizoma herrestariak, adabegietan sustraiak eta esporokarpoak dituztenak; zingiretako landareak (7) >> 8. Marsileaceae
- - Hostoak ez dira ez hari-itxurakoak ez lauhostoxkak; errizomek ez dituzte aurreko ezaugarriak (8,9) #5
- 5 Goroldioaren antzeko esporofitoak; gehienez 1 cm duten hostoak, eseriak, edo txortena eta orria pixka bat bereizten zaizkienak, zurtoinetan zehar estu-estu teilakatuta (8,9) #6
- - Beste itxura bateko esporofitoak; hosto handiagoak, txortendunak, beste era batera jarrita #7
- 6 Hosto osoak, edo, dentikulatuak izatekotan, puntan 1 mm-tik gorako zurda dutenak, eta beti ere ligula gabekoak; isosporikoak (8) >> 1. Lycopodiaceae
- - Hosto dentikulatuak edo espinulatu/ziliatuak, puntan zurdarik ez dutenak, gaztetan liguladunak; heterosporikoak (9) >> 2. Selaginellaceae
- 7 Esporontziak frondeen muturretan daude, galburu edo panikuletan, eta ez dute eraztunik edo eraztun errudimentarioa dute (10,11) #8
- - Esporontziak ez daude galburu edo panikuletan, frondearen azpialdean daude, eta eraztun nabarmena dute (17,19) #9
- 8 Landare txikiak, 30 cm-tik beherakoak; fronde guztiek lakain emankorra eta segmendu antzua dituzte ondo bereizita; eraztunik gabeko esporontziak (10) >> 5. Ophioglossaceae
- - Landare sendoak, 30 cm-tik gorakoak; bi motatako frondeak; fronde emankorrek orri bakarra dute, azpialdean antzua eta gainaldean emankorra; esporontziek eraztun errudimentarioa dute (11) >> 6. Osmundaceae
- 9 Fronde emankorrak eta fronde antzuak desberdinak dira (12,13) #10
- - Fronde emankorrak, halakorik dagoenean, fronde antzuen antzekoak dira (14, 15) #11
- 10 Fronde 1-pinatisektuak, lakain osoekin; lerro-itxurako soroak, nerbio nagusiaren bi alboetan, indusiodunak (12) >> 17. Blechnaceae p.p.
- - Fronde 2-3-pinatisektuak, hortzak edota gingilak dituzten lakainekin; soroak albo-nerbioetan daude eta ez dute indusiorik (13) >> 7. Adiantaceae p.p.
- 11 Frondeak nerbioetan izan ezik zeharrargiak dira, orrian zelula-geruza bakarra dutelako (14) >> 9. Hymenophyllaceae
- - Frondeak ez dira zeharrargiak, orrian zelula-geruza bat baino gehiago dituztelako (15,16) #12
- 12 Frondeen ertzak kanporantz kiribilduta daude, soroak erabat estaltzen dituztela (15,16) #13
- - Frondeen ertzak lauak dira, edo kanpora-kiribilduak baina soroak erabat estali gabe (19,20) #16
- 13 Abaniko-itxurako pinulak, oinaldean falka-itxurakoak, argitara ikusten den nerbiazio dikotomikoarekin (15) >> 7. Adiantaceae p.p.
- - Abaniko-itxurarik gabeko pinulak, nerbiazio pinatuarekin (16,17) #14
- 14 Frondeek gehienez 16 cm dituzte eta 2-pinatisektuak dira; txortenak gaztaina-kolore gorrixka du eta luzera guztian paleak ditu; arrautza-itxurako pinak, gingil irregularrekin (16) >> 7. Adiantaceae p.p.
- - Fronde handiagoak, (2)3-5-pinatisektuak; beste era bateko txortena eta pinak (17,18) #15
- 15 Soroak pinulen ertzetan daude, ilara etengabean; pinulen ertzak soroak estali egiten ditu, kanporantz kiribilduta eta zilioz josita dagoelako; txorten ildaskatua; errizoma ezkataduna (17) >> 12. Dennstaedtiaceae
- - Soroak giltzurrun-itxurako multzo lodietan daude eta kusku biko indusioa dute, ziliogabea; txortenak ez du ildaskarik; errizoma iletsua, ezkatarik ez duena (18) >> 11. Dicksoniaceae
- 16 Fronde bakunak edo 1-pinatuak, pina osoekin edo horztunekin (19,20) #17
- - Fronde bipinatipartituak edo 2-4 pinatisektuak edo tartekoak (22,23) #19
- 17 Fronde bakunak, bitan banatuak edo pinatuak; pina ia biribilak edo luzangak; soro eliptiko estuak, lerro-itxurakoak edo tartekoak (19) >> 14. Aspleniaceae p.p.
- - Fronde pinatuak; pina triangeluarrak, lerro-itxurakoak edo tartekoak; soro eliptiko zabalak, biribilak edo tartekoak (20,21) #18
- 18 Lerro-itxurako pinak, normalean ia aurkakoak eta ertzean zerradunak; soro biluziak, bi ilaratan, nerbio nagusiaren alboetan (20) >> 10. Polypodiaceae
- - Igitai-itxurako pinak, txandakatuak, ertz osoarekin edo zerradunarekin; indusiodun soroak, bi ilaratan jarriak edo pinen azpialdean sakabanatuak (21) >> 16. Dryopteridaceae p.p.
- 19 Orriak ile zeharrargitsu asko ditu gainaldean eta azpialdean; fronde bipinatipartituak; punta biribileko pinulak, osoak edo ozta-ozta horztunak (22) >> 13. Thelypteridaceae p.p.
- - Orri ilegabea edo ileak azpialdean bakarrik dituena; beste era bateko fronde eta pinulak (23,24) #20
- 20 Frondeen txortenek palea ± ugariak dituzte luzera osoan, eta sarritan paleak errakian gora ere hedatzen dira (23) #21
- - Frondeen txortenek ez dute palearik edo beheko muturrean baino ez dituzte #23
- 21 Soroak biribilak dira eta itxura bereziko azpildura eratzen dute pinulen ertzean; frondeen txortena oso laburra da orriarekin alderatuta; orriaren erdialdeko pinak dira luzeenak eta oinalderantz eta puntarantz gero eta laburragoak dira; landareak limoi-usaina du (23) >> 13. Thelypteridaceae p.p.
- - Soroak pinuletan beste era batera jarrita daude; frondeen txortena ez da horren laburra eta pinek tamaina aldakorra dute; landareak ez du limoiusainik (24,25) #22
- 22 Soro luzangak, frondeari albotik atxikita dagoen koma-itxurako indusio arekin, edo bestela soro biribilak indusiorik gabe edo indusio errudimen tarioarekin (24) >> 15. Woodsiaceae p.p.
- - Soro biribilak edo eliptikoak, giltzurrunaren edo ezkutuaren itxura duen indusio iraunkorrarekin (25) >> 16. Dryopteridaceae p.p.
- 23 Soro biribilak, indusiorik gabe, edo txano-itxurako indusioarekin, edo alboko indusio lauarekin (26,27) #24
- - Soro eliptikoak edo lerro-itxurakoak, alboko indusioarekin; indusioak soroen antzekoak dira (28,29) #25
- 24 Soroek txano-itxurako indusioa dute, eta hostoaren ertzetik nahikoa urrun daude (26) >> 15. Woodsiaceae p.p.
- - Soroak biluzik daude edo indusio laua dute, eta hostoaren ertzean daude edo ia (27) >> 13. Thelypteridaceae p.p.
- 25 Frondeek gehienez 45 cm dituzte; pinula horztunak edo zerradunak; soroak pinetan han-hemen sakabanaturik daude; errakiek ez dute ugal-bulbilorik (28) >> 14. Aspleniaceae p.p.
- - Frondeek gehienez 2,5 m dituzte eta pinek gehienez 30 cm; pinula doi–doi serrulatuak; soroak nerbioen alboetan lerrokatuta daude; errakiak, batzuetan, ugal-bulbiloak ditu puntan (29) >> 17. Blechnaceae p.p.
Komentariorik ez..