Skip to main content

Uzkuiti mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Uzkuiti (1332m) tontorra atzean Larrunarri (1342m) eta Larraone (1188m)) | ©Xabiaram (20200106)
Altuera
1.332 m
Abiapuntuak
Amezketa · Larraitz
Lurraldea

Garaieragatik Aralarreko tontor garaienen artean badago ere, hegoaldean duen Ganboak itzal egiten dio, eta ongorioz nahiko ezezaguna da Uzkuiti. Muitze eta Arritzaga bailaren artean kokatuta dago.
Tontorretik hegoaldera eta mendebaldera aldapa gutxiko larreak ditu. Iparraldera eta ekialdera berriz Arritzaga bailarara amiltzen diren larre aldapatsuak.
Tontorretik gertu, hegomendebalderuntz, depresio gune txiki bat dago. Eta bertan zenbait sima daude.

Mendialdea*
Aralar

Oso gertu (< 1.000 m)

UZKUITI harrespila (102 m.) · Etitzegi mendia (941 m.) · ZEALARKO ORDEKA etxola hondoa (955 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 16:48etan·an

    Askotan jazotzen den gertakaria: mendi famatuez inguratuta egon eta kasurik ez. Adibide ugari daude: Uzkuiti, Aitxuri, Okoro, Cilindro de Marboré, Ballibierna, Aldamin... .
    Abiapuntua Minaseko harana izango da, ikusi Balerdira joateko azalpenak.
    Zubi batera iristean utzi kotxea. Ezkerreko bidea Minaseko bidea da, Balerdi-Putterri kateko tontorrentzat. Eskubikoa erdian dauden tontorrentzat: Uzkuiti, Larraone, Aoki eta baita Ganbo ere.
    Pista luzea eta aspergarria ekidin bidezidor ugariekin. Barrera bat pasa eta goiko larreetan egongo gara. Borda batzuetara iristean, Uzkuiti pare parean dugun mendia da, aldapa belartsu amaigabeen ostean. Broma iruditzen bazaizue ere, hori atakatzea falta zaizue gaina erdiesteko. Pazientziaz eta forma onean, ordu batean lortzen da. Bista izugarria. Gogokin bazaudete, beste aldetik jaitsi eta Etitzegi eraso. 3-4 orduko txango nahiko gogorra.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

UZKUITI harrespila (102 m.) · Etitzegi mendia (941 m.) · ZEALARKO ORDEKA etxola hondoa (955 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi