Itsasertzean bertan dago Otoio, baina itsas-mailatik 400 metrora, amildegi ikusgarrien gainean. Artadiak estaltzen du gehiena eta horrek asko murrizten du ikusmira tontorrean. Han erpin geodesikoa, buzoi parea eta inguruko mendien berri ematen duen postea. Antena instalazio handi bat ere bada metro gutxira, baina artadiak estaltzen duenez ez da hain nabarmena. Bide polita da oso Lekeitio aldetik igotzen dena, Talaiatik pasa eta basoan barrena heltzen dena; bidea nabarmena eta garbia da eta itsas labarren ikuspegi ederra eskaintzen du zenbait tartetan.
Oso gertu (< 1.000 m)
Gardata-Artika auzoa (917 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
GR 123 - 4. etapa: Ispaster – Ondarroa | Ispaster | 760 m | Jose |
Lekeitio .. Otoio | Lekeitio | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Otoio
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 14·an - 17:23etan·an
Ispaster pasata bidebarrian bertan bide seinale bat dago ezkerretara, Lekeitiorantza zoazela. Bidea harriztatuta dago.
Bidebarri berean aurrera, ez dago horrela, harriztatuta, beste bide bat arte artekoa, baldin eta Lekeitio aurreko bihurguneetan, Nekazal-turismo baten seinalearekin batera, bidebarriaren eskumatara Lekeitiorantza, Artike auzunearen seinalea erreparatu eta, bidebarriaren ezkerretara, gorantz, auzo horretan hasten bazara oinez.
Arte garbi handi batzuk osotutako zirkulutik abiatzen da bidea, nahiko ibilia bera, Lekeitiorantza, hasieran.
Han jarraitu, eta ezkerretarantza doazen bidezidorretatik, Otiorantza egingo dozu.
Arbola ederrak ikusiko dozuz eta, gorantza, ezkerretara ikusiko dozu.